Nontzeberri

“Etxeko Saltsak” komedia Donostiako Antzoki Zaharrean

Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezagunaren Etxeko Saltsak  komedia korapilatsua taularatuko dute  Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino  antzezleek Donostiako Antzoki Zaharrean.

Txalo Produkzioak ekoizpen etxearen eskutik, 1965ean estreinatutako jatorrizko Relativity speaking  komediaren euskarazko bertsioa ikusteko aukera izango dugu. Bertan, Greg eta Ginny etxe berean bizi diren maitaleen gora-beherak kontatzen dira . Ustez  bizimodu zoriontsuan, bizi dira baina sekreturen bat dute tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoak bisitatzera doala esanda, gezurretan dabil eta Philip bere maitale sekretuarengana doa, euren harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

Euskarazko bertsioan, lau saio egingo dituzte osteguna irailaren 13tik irailak 16 igandera bitartean, guztiak iluntzeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko:

https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=5&id=71697&Itemid=21&lang=eu

Exit mobile version