Nontzeberri

Etxebarrian #Josi Txapelketako I. finalaurrekoa

Lea-Artibaiko Etxebarria herrian jokatuko da #Josi-Txapelketako lehenengo finalaurrekoa azaroaren 22an, zapatua. Herriko frontoian izango da saioa, 17:30ean.

Bertaratuko diren bertsolariak, Ander Elortegi, Eneko Abasolo Abarkas, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Joseba Artza eta Miren Amuriza izango dira.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta besteak, betiko lez, puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza 2012ko finalista izan ziren, hortaz,  finalaurrekoetarako fasera sailkatuta daude. Eneko Abasolo Abarkas Mungiako saioa irabazi zuen eta Ander Elortegi eta Joseba Artza puntuazioz sailkatu dira.

Honen osteko saioa, eta bigarren finalaurrekoa, Urdulizen jokatuko da azaroaren 30ean, domeka, 17:30ean.

Exit mobile version