Ob Skena (eszenatik at) ekimena eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzean datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joanez. Horretako, Uharte Zentroak arlo horretan ikerketa teoriko-praktikoak egiteko bi egoitza eskaintzen ditu; bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena) eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati. Egoitzaren iraupena 8 astekoa izango da, maiatza eta ekaina artean, eta amaierako memoria aurkezteko azken eguna uztailaren 1a.
Proiektuek “eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, dekolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, etab.”
Egoitzetan, “bertako artistak eta kanpokoak lan eremuan gutxienez bi astez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.”
Ekimena eszenan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artista edo kolektiboei zuzenduta dago.
Deialdiaren itxiera otsailaren 20an izango da. Deialdi itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko dira emaitzak. Artista edo kolektibo bakoitzarentzat 3.000 euro eskainiko dira.
Xehetasun guztiak: Uharte Zentroa.