IKUS-ENTZUN

FASek “Autumn Blood” aurkeztuko du, FANT-ekin lankidetzan

Bilboko FAS zineklubak eta FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak  emanaldi berezia ondu dute elkarlanean, gaur, Alondegiko Golem zine-aretoetan, 20:00etatik aurrera; hain zuzen ere, Markus Blunder zuzendari austriarrak 2013an filmatutako Autumn Blood pantailaratuko da.

FASen arabera, filmak ondokoa kontatzen du: “Guraso barik geratu diren bi ume errugabek euren kontura bizitzen jarraitzea erabakiko dute, gizarte zerbitzuek eraman aurretik. Euren konfiantza merezi duen ama bakarra Ama Natura da. Baina natura, batzuetan, eta gizadia ere, batzuetan…”.

Western garaikidearen itxura duen thriller dramatikoa da, naturan kokatua. Bisualki indar handiko lana da, izan ere, Blunder publizitate zuzendari prestigiotsua da eta hori nabari da pelikulan (aurretik, hainbat film labur zuzendu eta ekoitzi ditu). Hala, filmean, istorioak dakarren mina eta zinegilearen talentua uztartzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button