Nontzeberri

Estankona anaien "Iratzeen Esporak" ikuskizuna

Susa literatura argitaletxeak Igor Estankonaren Iratzeen Esporak poema liburu berria argitaratu zuen duela urte bete.
Emeki idatzita izan da Iratzeen Esporak, irakurketa azkarra eta erabatekoa izan dadin, baina barnean lasaitasuna nabarituko duzue. Arintasuna, bizitzaren pisuaren kontrako obsesioa izan da idazlearen nahia alde batetik, eta bestetik, klasikotasuna lortzea, bere poemak ia modu hedonikoan irakur ditzagun.

Aro ahaztezin baten kronika idatzi du, emozio eta irakaspen aroari, hondamen, kontsolamendu eta argi epelaren bila dagoenaren sentsazioak deskribatu ditu lerro artean. Bizitzak dakarkigun antsietatea, bizitza horren ate gogorren kontra apurtzea, eta minaren deskubritzea dira gakoak, baina gero ere lautadak datoz, eta errekaren forma berriak, eta liburu gisan agertu zaio egilearen begien aurrean hau guztiau.

Ikusten ez dena baina izan badena deskribatzen du Estankonak bere laugarren poema bilduman, eta pentsamenduak maiz ezkutatu egiten duena esan. Zoriona, zalantzak, errepresioa, maitasuna… lerro bakoitza, behin eta berriro landua, grinen eta hotzikaren ispilu da…

Borja Estankonaren musikaz aurkeztuko ditu Igorrek bere poemok jendaurrean. Musikaria Arean proiektuan ibili zen aspaldian eta musika baztertu barik, berriturik dator anaiaren poema musikatuekin.

Nontzeberri

Exit mobile version