Gernika-Lumoko Astran, 19:00etan hasita, Esne-berriketan Uxue Alberdiren liburuan oinarritutako bertso-saio literarioa antolatu da Oihana Bartra, Aner Peritz Manterola bertsolari eta Amorante musikariarekin. Gai-jartzaile lanetan Uxue Alberdi egilea ibiliko da.
Esne-Berriketan (Elkar) Uxue Alberdik eta Begoña Durruty ilustratzaileak kaleraturiko lana da. Garrantzirik gabeko solasa omen da esne-berriketa. Sarrien, emakumeen arteko mintzoari deitu izan zaio. Lan honetan norbaitek ahoz kontatu, idazleak belarriz jaso eta idatziz emandako kontakizunak jasotzen dira, emakumeek bizi izan eta kontatutakoak. Kontakizun bakoitzak izan nahi du berba-habia bizi bat, eta bata bestearen atzean jarrita, narraziook unibertso bat osatzen dute, paisaia bat, ahotsez eta mugimenduz betea.
