Nontzeberri

Eskultura ikusgai zinemaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoak, maiatzaren 1era arte, Jesús Lizasoren (Barakaldo, 1961) Re flexión erakusketa hartuko du. Erakusketan 27 eskultura daude, artistak azken hamarkadan eginak. Aretarekiko eta eskulturarekiko hitzordu berezi hau aprobetxatuz, Rekalde aretoan Eskultura Euskadin zinemaren bitartez zinema-programa egingo da, asteartero, 18:00etan. Modu horretan, gure herriko eskulturagintzari buruzko zenbait film ikusteko parada egongo da.

Bihar izango da lehen emanaldia, La pasión de Camile Claudel (1988, Bruno Nuytten). Otsailaren 23an, Richard Serra: Thinking on your feet (2007, Maria Anna Tappeiner) izeneko lana pantailaratuko da.
Martxoan, Sketches of Frank Gehry (2005, Sidney Pollack); Ikuska 9, Three basque sculptors eta Nagel. 1984 (1980, José Julián Bakedano); Oteiza. 1908-2008…y sigo (2008, Alberto Gorritiberea), eta Esculapio y otros materiales sobre Vicente Larrea (2011, Juan Pablo Zabala) pantailaratuko dira.
Eta azkenik apirilean, Chillida retrato en casa. (1983, José Julián Bakedano) eta Zabalaga, el jardín del genio (2001, Karmelo Vivanco); Nortasuna, Pedro de la Sota, Dunbots, eta Gerardo Armesto. Eta azken egunean, apirilak 19, Nestor Basterretxea. Una declaración (2013, José Julián Bakedano) lanak eman egingo dira.

Exit mobile version