Otsailaren 14ean, Mikelazulo Kultur Elkartean, 21:30ean, Auskalo lana eskainiko du Teatro que Madura taldeak.
Hamabost minututan, bi aktore arituko dira Maite eta Aitor bikotearen bizitzaren une erabakigarri bati bizia ematen. Egun batean, Aitorrek ez ditu Maitek dituen itxaropenak betetzen eta oraindik esan gabeko hitzak eztandarako prest dagoen lehergailu bat pizten dute, unea umorezko drama bat bihurtuz. Maitek hainbeste espero zuen Aitorrengandik, eta Aitorrek hainbeste espero zuen Maiterengandik.
Istorio hau bi formatutan eskaintzen da: Antzezlan baten gisa edo Maite eta Aitorren istorioa ispilu gisa erakutsiko duen ponentzia baten modura, ondotik bikote harremanei buruzko eztabaida sortzeko.
Teatro Que Madura, ibilbide profesional oso ezberdina izan duten bi emakumeen fusioa da, zeinek aberastasun handia ematen dioten konpainiari: Josune G. Montón eta Laura López.
Batuketa artistiko honek, bilaketa pertsonala sorkuntzarako motore batean bilakatzeko aukera ematen du, baita antzerkia egiteko modu propioa garatzeko aukera ere. “Gure egunerokotasuna arakatu eta zalantzan jarriko duen antzerkia nahi dugu. Erakuslehio, ispilu eta elikagai gisa erabili nahi dugu”, dio bikoteak.