Sopelako AEK-k Esaera Zaharren XX. Txapelketa ondu du apirilaren 27an, herriko frontoian. Txapelketa taldeka egingo da, bitik laura kide bitarteko taldeak, eta 16 urtetik gorakoak. Izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da.
Txapelketak bi saio izango ditu: eguerdian kanporaketak, eta arratsaldean, berriz, finalak. “Parte hartzaileek 100 esaera zahar dute ikasteko. Horietako bat, haatik, ez da benetakoa. Esaera berria identifikatzen duenak sariren bat izango du; edonola ere, esaera hori besteak bezalaxe erabiliko da txapelketan”. Horretarako, esaeren zerrenda bat ere prestatu da.
Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak asmatzea da gakoa. Horretarako bertsoak kantatuko dizkiete bertsolariek paret hartuko taldeei, ordena jakin batean, eta talde bakoitzak bina bertso edo gehiago entzungo ditu saio bakoitzean. Bertsoa behin edo birritan kantatuko da, eta minutu bat emango da erantzuna emateko, bozeramalearen bidez. Erantzun bakarra onartuko da talde bakoitzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: www.aek.org
