Bizkaiko artista berrien sormen-ekimenak sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak 46.000 euroko inbertsio bat onartu du, Ertibil-Bizkaia erakusketa ibiltariaren beste edizio bat egiteko. Bertan pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa onartuko dira.
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako batean 2015eko urtarrilaren 1ean baino lehen erroldatutako artistek har dezakete parte deialdian, eta ezin izango da aurkeztu lehiaketako lehen sari berezia jaso duen lanik. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 9an eta 10ean egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30era.
Ertibil-Bizkaia erakusketa ibiltaria hogei artelanek osatuko dute, Bizkaiko zenbait udalerritan erakusgai jarriko direnak.
Informazio guztia hemen dago: www.bizkaia.net/kulturadirulaguntzak