Ertibil-Bizkaia ikus-arteen erakusketarako deialdiaren helburu nagusia da artista hasi berrien ekimen sortzaileak babestea karreraren lehen etapan, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalaren garapenean aurrera egiteko. Gainera, haien sormen-jarduera sustatu nahi da, eta ikus-arteen eremuan egiten duten lana bultzatu.
Edizio honetarako, Aldundiak 51.500 euro bideratuko ditu, guztira, artista hasi berrien talentua ikusarazteko. Erakusketa 18 artelanek osatuko dute, eta betiko legez, Bizkaiko hainbat udalerritan ikusi ahalko da.
Sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari, 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 eurokoak, lortutako puntuazioen arabera. Horrez gainera, aukeratutako lan berezien egileek aukera izango dute nazioarteko egonaldi artistiko bat egiteko, Japonian, 2026ko uztailean eta abuztuan garatuko dena.
Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea martxoaren 10ean amaituko da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira