Nontzeberri

Ertibil Bizkaia 2026

Ertibil Bizkaia programak Bizkaiko Lurralde Historikoan sormen-proiektuak egiten dituzten ikusizko artista berriei sariak ematea du helburu. Modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, soinu artea, argazkigintza eta bideo-artea. Erakusketak 18 artelan izango ditu gehienez, lehen aipatutako modalitateen artean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerrik erakutsiko dituzte. proposamenak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da.

Aukeratutako obrek (15 gehienez) bi mila euroko sari bat jasoko dute, arte-sormenari eta arte garaikideen arloan beren sustapenari laguntzeko. Era berean, aukeraturiko obra berezi bakoitzak (3 gehienez) sari bana jasoko du, lorturiko puntuazioaren arabera zenbateko bat izango duena: zazpi mila euro punturik gehien eskuratzen duenari; bost mila euro bigarren puntuaziorik handiena eskuratzen duenari, eta lau mila euro puntuazioaren arabera hirugarren geratzen denari.

Gainera, aukeratutako obra berezien egileek, nazioarteko egoitza artistikoa Japonian egiteko aukera izango dute.

Jakingarri guztiak: Ertibil 

Exit mobile version