Nontzeberri

“Ertibil Bizkaia 2013” erakusketaren deialdia

Ertibil Bizkaia 2013 ikus-arteen erakusketa ibiltarian parte hartzeko deialdia zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Erakusketaren  bitartez, gehienez 20 artelan erakutsiko dira Bizkaiko hainbat udalerritan;  deialdiak pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideo modalitateak hartuko ditu.

Parte hartzeko baldintzak: Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta dauden artistak; 1978 urtean edo hurrengoetan jaio direnak; eta, azkenik, 2012-2013 ikasturtean UPV/EHUko Arte Ederretako fakultatean matrikulatuta daudenak.

Artelanak aurkezteko epea, 2013ko apirilaren 10ean eta 11n izango da: Basauriko Elkartegia. Cervantes Etorbideko 49. Zenbakia, 33. modulua.

Sariak ondokoak izango dira, lehenengo saria, 5.000 euro; bigarrena, 4.000 euro; eta hirugarrena 3.000. Aukeratuko diren gainerako 17 lanei dagokienez, bakoitzak 2.000 euro hartuko ditu.

Argibide gehiago: Kultur Ekintzako Zerbitzuan, Rekalde Zumarkalea, 30 – 2. solairua. Bilbo. Telefonoa,  94-4068710, eta webgunea, www.bizkaia.net.

Exit mobile version