Nontzeberri

Ertibil Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariak bideari ekin dio

Ekainean, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak Ertibil Bizkaia/Arte Gaztea Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariaren XXVII. edizioa aurkeztu zuen, Bilboko Rekalde aretoan.
Ekitaldian ERTIBILen 2010eko edizioan saritu dituzten hiru artistarik bi izan ziren: Itziar Barrio (margolaria) Begoña Anton (argazkilaria) eta Nadia Barkate (margolaria)
1983tik, Ertibil sormen-lan berria bistaratu, alderatu eta baloratzen duen esperientzia erakargarria da. Eta, gainera, aldatzen jakin du, bere ezaugarriak galdu gabe: Bizkaiko herri eta hirietan jarduera estetikoak programatzea.

Bilbon egon ostean Elorriora doa orain erakusketa. Guztira 15 lan ikus daitezke Elorrion (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko. Gero honako herriak bisitatuko ditu: Lekeitio (irailaren 20tik-azaroaren 3ra); Barakaldo (urriaren 4tik-17ra); Galdakao (urriaren 18tik-31ra); Zalla (azaroaren 2tik-14ra); Gernika-Lumo (azaroaren 15etik-28ra) eta Markina-Xemein (azaroaren 30etik-abenduaren 11ra).

Aurtengo saridunak Itziar Barrio (margolaria), Begoña Anton (argazkilaria) eta Nadia Barkate (margolaria) izan dira.
Lehenak The paradise is here izeneko proposamenarekin irabazi du lehen saria. Barriok irudi-sinboloekin jolastean dabil, zapore arrotza uzten duen portaerarekin bat eginez. Sistema berriak sortzen ditu ingurune desegituraturiko batetik abiaturik.
Begoña Anton-ek argazkiak ekarri ditu. Txarriboda izeneko serie bat ezarriko du horma zurietan. Laster batean galduko den herri tradizioaren ikuspegi familiarra. Emakumeak, haragia, aiztoak,…
Nadia Barkatek bere aldetik Lonas Rojas izeneko margolanak presentatu ditu. Gorria da oinarria, ia gorri biolento bat, eta gainean errotuladorez margoturiko paisaiak eta pertsonak. Lan ikusgarriak.

Nontzeberri

Exit mobile version