Nontzeberri

Errudunak, tontoak eta astakirtenak

Gaur, urtarrilaren 27an, FAS Zineklubak, Zinegoak 2015 GLT Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean, saio bikoitza aurkeztuko du, El Carmen aretoan,19:45ean. Errudun sentitzen naiz laburra eta Los tontos y los estúpidos film luzea, biak ala biak Roberto Castónek zuzendurik, pantailaratuko dira. Saioa aurkezteko Roberto Castón zuzendaria, Fernando Diez ekoizlea eta Cuca Escribano aktorea, bertaratuko dira.

Los tontos y los estúpidos laneko istorioa irakurri, entseatu, kontatu eta bizitzeko zinema arloko profesionalen talde bat plato batera sartuko da. Mahai baten inguruan eserita, aktoreek pertsonaiak sortzeko prozesua aurkeztuko dute, …..eta azkenean, Mario, Paula, Miguel, Lourdes eta bere amak itxurak egin, antzeztu eta beren akatsak eta hutsuneak ezkutatuko dituzte, beren burua eta besteak engainatuko dituzte.

Roberto Castónek (A Coruña, 1973) hainbat film labur egin ditu; horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Ilusión óptica (2001), La pasión según un ateo (2004), Maricón (2004), Los requisitos de la Nati (2007) eta Errudun sentitzen naiz (2011). Hauez gain, Ander film luzea ere zuzendu du.

Exit mobile version