Gaur, hilak 30, Errobik agur kontzertua egingo du Donostiako Victoria Eugenian. Taldearen 50. urteurrena ospatzeko emanaldiei amaiera emango diete ospakizun berezi horrekin.
Errobi talde mitikoa da inondik inora, eta aztarte luze eta sakon bat utzi du Euskal herriko kantagintzan.
“Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadan. Euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta, eta arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga ditu ondare gisa”.
Gaurko kontzertuan honako hauek ikusiko dituzue oholtza gainean: Anje Duhalde (ahotsa, gitarra), Mixel Ducau (ahotsa, gitarra, saxoa), Remy Gachis (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua), Txomin Duhalde (bateria).
