Oskar Estangak (Gaintza, 1978) nerabeei zuzenduriko proiektu berri bat aurkeztu du, oinarri musikal eta zuzeneko gitarra lagun, bat bateko eta aurrez landutako hip-hop kantez osatua.
Hip-hop estiloko kantu bereziak atondu ditu bertsolaritzarekin oso harreman estua daukan Oskar Estangak, eta haiek herriz herri eskainiko ditu, izan ere lehen saioak baditu prest. Lehen emanaldiak Getxoko institutuan (apirilak 2 eta 3) eta Lekunberriko Kantinan (maiatzak 11) egingo ditu.
Kantekin batera, haien gaineko azalpenak ere egingo ditu, in situ: “Kantuei buruzko azalpenak emango ditut, nondik datozen-eta. Izan ere, kantuetako batean Kurt Cobain eta Txirritari buruz dihardut, eta beste batean galdetzen dut: zer naiz ni, baserrikoa? fabrikakoa?” esan zuen proiektua aurkeztu zuen egunean.
Oskar Estanga Magisteritza 1991n hasi zen bertsogintzan eta irakasle-eskola musikalean diplomatua da Nafarroako Unibertsitate publikoan.