Nontzeberri

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia hasi da

Uztailaren 18tik abuztuaren 3ra arte,  Erriberriko 26. Antzerki Jaialdiak 40 emanaldi (musika, dantza, zirkua, performancea edo antzerkia) proposatuko ditu. Aurtengo proposamenak Argentinatik, Frantziatik, Andaluziatik, Gaztela eta Leondik, Madrildik, iritsitako konpainien eskutik ikusiko dira. Euskal Herriko taldeak ere ez dira faltako.

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, honako leku hauetan egingo da jaialdia: La Cava, Errege Jauregia, Teobaldoen plaza, Karlos III. Noblearen plaza, Enozentrum, Musika plaza eta San Frantziskoko eskola zaharrak, Erriberrin; Kondearen parkea eta Tafalla Kulturgunea, Tafallan; Victoriano Flamarique plaza, Beiren; Elizaren plaza, Pitillasen; eta San Martin de Unx plaza. Horrela, jarduerak espazio publikoetara eramatearen eta jaialdiak Nafarroako lurraldean duen presentzia zabaltzearen aldeko apustua mantentzen da.

Zenbakiei begiratzen badiegu, “Erriberriko Jaialdiak programatutako 40 emanaldi eskainiko ditu, 27 konpainiaren eskutik. Horietatik 15 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 9 Nafarroako konpainietakoak dira, 2 euskarazkoak, 3 nazioartekoak eta 3 ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten pertsonentzat eskuragarri egongo dira”.

Erriberriko zuzendari artistikoek azpimarratu dute “edizio honetako ahots, estilo eta perspektiben aniztasuna, diziplinen mestizajearen, bitartekaritzaren eta topaketaren aldeko apustua eginez, erresistentzia modu gisa. Antzerkia komunitatea birpentsatzeko eta oraina eraldatzeko leku gisa ulertzen da, ostertzera elkarrekin begiratzeko eta munduan egoteko modu berriak eraikitzeko babesleku gisa “.

Euskarazko piezak honako hauek dira: uztailaren 24an, 22:00etan, Hika Teatroaren ekoizpena Zorretan (Donostia 2024 Saria) antzeztuko da euskaraz, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean eta Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Javier Barandiaran antzezleekin. Abuztuaren 2an, 19:00etan, Victoriano Flamarique plazan, Harreman konpainiaren Enbor(r)ak antzezlana antzeztuko da, dantzarekin bat egiten duen antzezlana.

Jaialdiak musika-programazioa ere badakar, eta hala, abuztuaren 1ean, Gorka Urbizuk kontzertua egingo du Erriberriko Errege Jauregian, 20:30ean. izanen da. Horrez gain, abuztuaren 3an, 19:30ean, Broken Brothers Brass taldeak joko du.

Makina bat kontu interesgarri egongo dira antzezkizunez gain Erriberriko 26. Antzerki Jaialdiaren barruan. Guztien gaineko informazioa jaialdiaren webgunean duzue.

Exit mobile version