Igandera bitartean musika, dantza, artea, literatura, kirola, bertsolaritza, historia eta gastronomiaren inguruko 56 jarduerarekin gozatzeko aukera luzatuko du Errenterian ospatzen ari den Atlantikaldia jaialdiak.
Ohi bezala, Atlantikaldiak lau gune nagusi izango ditu: oholtza nagusia izango den Itsasargi Nagusia; emanaldi intimoagoak eskainiko dituen Herriko Plaza; Kalekaia artista urbanoentzako espazioa; eta Herrixka.
Musika da ardatz nagusietako bat, eta eszenatokira igoko diren taldeak genero eta jatorri anitzeko proposamenak haizatuko dituzte. Hortaz, denetarik izango da: Morgane Ji, Iseo & Dodosound, La Otra, La Txama, Bichos Raros, Bele, Azul Ferreira, The Donkey Riders, Ane Martija, Kbless DJ set, Akaleia, Ganibet, Safu, DJ Reimy, Elh Malick, Samba Badago, High Alai DJ set, Rig3l, Sotoalde, Lamia Mari eta DJ Katanga.
Errenteriatik ere euskal artistak pasatuko dira, hala nola, Julen Achiary eta Maddi Oihenart, La Furia, Bele, Esaezin, Safu… Eta musikaz aparte, literatura, bertsolaritza, dantza, kirola edota gastronomiaz ere gozatzeko aukera egongo da.
Egunez eguneko programazio guztia: Atlantikaldia