Errenteriako Berdintasunerako departamentuak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamalaugarren urtez Mariasun Landa Sariak jarri ditu martxan. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 26an bukatuko da.
Ekimenaren helburua Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea da. Sari honen bidez, “gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritu nahi dira, izen propioak argitara ekarriz”.
Lehiaketak bi sari emango ditu: Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da); eta Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da)
Gainera, bi idazlan irabazleak 2024ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira. Bi idazlan irabazleen artean, gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Lehiaketaren oinarriak honako helbide honetan daude ikusgai.