Antzerkia, malabarismoa, akrobaziak, clown ikuskizunak eta mimoa, besteak beste, batzen dituen Zirkualde Bilboko Errekaldeko IV. Zirku Jaialdia izango da maiatzaren 31tik maiatzaren 2ra bitarte.
Hala, asteburu honetan bederatzi konpainiaren ikuskizunak izango dira Erralde auzoan: Euskal Herriko bost, Kataluniako bi, Katalunia eta Alemaniako bat, eta Frantziako beste bat.
Gaur, maiatzak 31, 19:30ean Udaltegian bost konpainia izango dira: : Nacho Flores eta David Batllón katalanak, Psirc katalan eta alemana, Compagnie See frantsesa eta Shakti Olaizola bihurrikari euskalduna. Askotariko ikuskizunak aurkeztuko dituzte, zurezko kuboen gaineko orekak, malabarismoa edo klakea, besteak beste.
Bihar, ekainak 1, 19:00etan Erralde plazan Dando Tumbos konpainiak Ironik magia eta malabarismo ikuskizuna antzeztuko du, eta Malas Compañías taldeak Orsai proiektu ludiko eta bisuala.
Azkenik, etzidamu, ekainak 2, Euskal Herriko bi konpainia arituko dira: Compañía El Sainete eta The Funes Troup taldeak. Lehenengoak La negra y el catalán ikuskizun umoretsua aurkeztuko du; bigarrenak, berriz, The funes van musikala eta akrobatikoa.