Errekaldeko XIV. Umorezko Antzerki Erakustaldiak eskainiko dituen emanaldiak martxoaren 6tik 27ra bitartean egingo dira. Gazteei zein helduei zuzendutako ikuskizunak 19:00etan hasiko dira.
Aurten Euskal Herriko bi konpainiak (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik (Precaria García- La Quebrá eta Lolita Corina konpainia) parte hartuko dute.
Gaur, martxoak 6, abiatuko da ekimena Precaria García-La Quebrá taldearen Bailar y otras formas de jugarse la vida lanarekin. Obra honek 2023ko Dones Monologuistes Mes que muses lehiaketa irabazi zuen Centre Cultural La Farinera del Clot-en. Pieza dantzaren, bakarrizketaren eta ikus-entzunezko elementuen arteko nahasketa bat da.
Beste taldeen emanaldien ostean, martxoaren 27an, 19:00etan, Beatriz Egizabalek euskarazko Magma mia pieza eskainiko du. Bakarrizketa honetan, patriarkatuak gure egunerokoan eta gure gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik.
Xehetasun guztiak, hemen.
