Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Ernestina de Champourcín Poesia Lehiaketaren 36. Ediziorako deialdia egin du. Lanak, euskaraz edo gaztelaniaz, igortzeko epea ekainaren 10era arte izango da zabalik.
Parte hartu nahi dutenek poemario original eta ezezaguna aurkeztu beharko dute, aldez aurretik inongo hedabide inprimatu edo digitaletan argitaratu ez dena. Lanak gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izango ditu, eta askatasun osoz jokatu ahal da estrofei, neurketari eta errimari dagokienez.
Lehiaketak bi sari izango ditu, hizkuntza modalitate bakoitzeko bana, 2.000 euroko sariarekin modalitateko. Gainera, saritutako lanak argitaratu ahal izango dira.
Deialdiak ezarritako betebeharrak hemen kontsultatu ahal dituzue.
