Nontzeberri

"Erlea" kultura aldizkariaren hirugarren zenbakia bihar aurkeztuko dute Donostian

Hirugarren zenbaki honen atmosfera nagusiak Afrikara garamatza, Aljeria eta Magreb protagonista direlarik. Bestalde, Ipar Euskal Herriari ere ahotsa ematen dio Erleak, eta aldizkarian agertzen diren hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealitate horiek, Iparralde eta Aljeria, lotzen dituzte.
Mohamed Xukri idazle marokoarrak (1935-2003) leku berezia du zenbaki honetan: 2003an, Miel A. Elustondok egin zion elkarrizketa bat argitaratzen da, baita Joxemari Iturralderen artikulu bat ere, eta Ogi hutsa Xukriren nobelaren hasiera, arabieraz eta euskaraz.

Erleak ekartzen duen beste opari bereziak Joseba Sarrionandia izena du: Tuaregen poesiaren amaiera artikulua dago, idazleak udazkenean aterako duen liburuaren zatia.
Vicente Ameztoy, Karmelo Landa, Arantxa Urretabizkaia, Lourdes Oñederra, Xabier Montoia, Eider Rodriguez, Edorta Jimenez, Koldo Izagirre, Pello Otxoteko, Patxi Ezkiaga, Pedro Alberdi, Luzien Etxezarreta, Jabier Muguruza, Kepa Altonaga, Joseba Luzuriaga, Juan Luis Zabala, Felix Ibargutxi, Felipe Juaristi dira aldiakarian agertuko diren beste izen batzuk.

Azal ederra Gonzalo Etxebarriarena da, eta ilustrazioak eta argazkiak Anne Rearick, Zaldi Ero, Ernesto Valverde eta Erramun Landak sinatzen dituzte.

Euskaltzaindiak bidalita

Exit mobile version