Nontzeberri

Eriz Morenoren “road-trip”-a, Errekalde aretoan

Eriz Moreno (Bilbao, 1982) artistak Bratstvo / Jedinstvo izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Errekalde aretoan, maiatzaren 8ra arte. Erakusketa aurtengo Barriek 2016 programaren baitan abiatu da.

Erakusketa Jugoslavia izandako lurraldera egindako bidaia batean du jatorria, izan ere, artista bilbotarrak road-trip edo kotxez eginiko bidaien inguruan ardaztutako proiektuak lantzea gustuko du, 2012an ondutako Untitled (Berlin) egitasmoa kasu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, “(Bratstvo / Jedinstvo) erakusketa Jugoslavia ohiko artistaren azken esperientziaren emaitza da. Lurralde horretako artistaren ikuspegi pertsonala da; lan horretan iraganarekin sentitzen duen nostalgia proiektatzen da Europar Batasunarekin bat egiteko etorkizun baterantz”.

Hala, Erakusketa bidaian bildutako lanekin ondu du Morenok: Argazkiak, audioak, bideoak, askotariko objektuak… “Titoren sasoiko argazki ugari ikus daitezke hormetan, posterrekin, postalekin, irudiekin, banderekin eta abarrekin”.

Eriz Morenok Arte Ederretako Masterra egin zuen La Lagunako Unibertsitatean, eta 2013az geroztik, erakusketa azpimarragarriak egin ditu; tartean, Poloniako Muzeum Regionalne w Szczecinku museoan egindako Projekt Beton banakako proiektua, Leipzig-eko esparru publikoan erakutsitakoa, Nazioen Gudaren 200. urteurrenaren harira. Erakusketa bera Bilbaoarte Fundazioan (Bilbon, 2014an) ere izan zen.

Exit mobile version