Nontzeberri

Erein argitaletxeak Paolo Giordanoren “Kutsaldian” lana argitaratu du

Paolo Giordano Turinen jaio zen 1982an. Fisikako doktorea da eta lau nobela idatzi ditu: Zenbaki lehenen bakardadea (Alberdania, 2009, Strega eta Campiello Opera Prima sariak), Il corpo umano (Mondadori 2012), Il nero e l’argento (Einaudi 2014 eta 2017) eta Divorare il cielo (Einaudi 2018 eta 2019). Kutsaldian lana Fernando Reyk eta Xabier Olarrak ekarri dute euskarara.

Erein argitaletxeak honako datuak eman ditu lan berriari buruz: “Koronabirusaren pandemia gure garaiko osasun-larrialdirik garrantzitsuena bihurtzeko bidean da. Bizi garen mundua izugarri konplexua dela erakusten digu, baita haren dinamika sozial eta politikoak ere, pertsona arteko harremanak eta alderdi psikikoak barne. Pasatzen ari garen hau identitate eta kultura guztietatik haratago doa. Kutsaldia ageriko adierazgarria da, ikusarazten diguna noraino bihurtu den gure mundua globala, interkonektatua, korapilatsua oso. Kutsaldi garaietan elkartasun-falta irudimen-falta da beste ezer baino gehiago”.

Lanaren zati bat irakurri nahi baduzue, hemen klik eginez, egin hala izango duzue.

Exit mobile version