Ibon Aranberriri eskainitako erakusketa honek laurogeita hamarreko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte iritsi den obra sorta bat biltzen du. irailera bitartean ikusi ahalko da Gasteizeko Artium museoan.
Erakusketa MNCARSekin elkarlanean egindako proiektuaren parte da. Madrilen, artistaren ekoizpenari eskainitako lehen erakusketa bat egin da Vista Parcial izenburuarekin, eta horri Entresaka izenarekin Artium Museoan egindako proposamen artistiko berri hau gehitu behar zaio.
Aranberriren lan adierazgarriek osatzen dute bi erakusketen muina. Bietan artea eta bere ingurumaria zalantzan jartzeko kezka dago. Artistaren praktika “erabat definitu ezin den osotasun baten hondar eta inguruetara zeharka begiratuz eratzen da. Alde horretatik, erakusketako obra askotan paisaia modernitatearen eraikuntza gisa agertzen da, eta horrek makroproiektu handiak garatzeari bide ematen dio. Artistaren beste kezka batzuk erakusketaren hainbat unetan suma daitezke, lehen industrializazioaren ondare materiala eta kontzeptuala eta haren aztarnak berrikustean.”
Erakusketaren nondik norakoak artistak berak modu argigarri eta ederrean azaldu zituen joan den astean Euskadi Irratiko Arratsean saioan. Hemen entzun daiteke.