Denetara 12 bertsolarik eman dute izena Enkarterriko txapelketan eta eskualdeko antolatzaileek kanporaketa saio bi egitea erabaki dute eta saio horietan lortutako puntuen arabera erabaki da nortzuk izango diren finalean. Bertso-afari formatuan egin dira kanporaketa biak, bata Galdamesen eta bestea Artzentalesen.
Enkarterriko Bertsolari Txapelketaren final berezi honetan parte hartuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Aingeru Basterretxea Bitorika, Aitor Arrutia Azkueta, Idoia Anzorandia Kareaga, Imanol Arrutia Azkueta, Ion Barrocal Besga eta Jokin Castaños Gonzalez.
Irabazleak Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko du. Bigarren gelditu dena eta gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute sailkatzeko aukera.
2004ean jokatu zen lehenengo Enkarterriko txapelketa, Muskizen. Jokin Castaños, Jon Barrocal eta Aingeru Basterretxeak jardun zuten Aitor Gorostiza gai-emailearen agindutara. Jokin Castañosek Irabazi zuen. 2006an bertsolari berberek jokatu zuten finala eta Jon Barrocalek jantzi zuen txapela. 2008an, ostera, sei bertsolarik eman zuten izena. Beteranoekin batera, beste hiru bertsolarik kantatu zuten lehenengoz, Mikel Petuyak, Jon Martinezek eta Aitor Arrutiak hain zuzen ere. Sodupeko kultur etxea jendez bete zen eta Mikel Petuya barakaldarrak jantzi zuen txapela.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bidalita