Nontzeberri

Enarak, Bernardo Atxagaren lan berriaren aurkezpena

Bernardo Atxagaren nobela berriaren aurkezpena egingo da hilaren 31an, Bilboko Arte Ederretako Museoan, goizeko hamaiketan. Idazlea bera eta Pamiela argitaletxeko Lander Majuelo egongo dira liburuaren xehetasun eta bitxikeriak azaltzen.

Bernardo Atxaga deskribapenik behar ez duen idazlea da, Etiopia (1978), Obabakoak (1988), Behi euskaldun baten memoriak (1991) edota Paradisuaren kanpoko aldeak (2023) aurkitu ahal dira bere liburuen artean, eta aurten Enarak lan berria argitaratuko du Pamiela argitaletxearen eskutik. Hauen hitzetan, “Bernardo Atxagak berria den zerbait idatzi du. Aparteko nobela.” Hogeita hamabost hizkuntzatara itzulita dagoen egilea da, eta kantak, filmak eta antzerki-lanak egin dira bere testuak gai hartuta.

Lan berri honetan, narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak direla dio. Estilo berean adierazita, beldurrik gabe segurtatu liteke irakurleak poliatseginez irakurriko duela Enarak. Suspensea aurkituko du haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia. Urtain da nobela honen lehen pertsonaia; pintore profesional bat, azkena. Enarak ere hor daude, etengabe hegan segundoko hamar metro eginez.

Exit mobile version