Las Tricotouses Galiziako konpainiak, ikus-entzunezko proiekzioekin nahastutako Emoticores ikuskizun koloretsua eskainiko du datorren igandez, Leioako Kulturren. 2012an Cristina Monterok eta Rut Balbís-ek sortutako konpainiaren eskutik, ikuskizunaren honen estreinaldia izango da.
Sei urtetik gorako publikoarentzat, koloreen eta mugimenduen bidez emozioek forma hartzen duten ikuskizuna da, emozioak antzematen lagundu nahi duena. “ Umeei eta gaztetxoenei, beren buruak ezagutu ahal izateko, afektibitatea eta emozioak kanporatzen laguntzen dieten ikuskizuna da. Koloreak, formak, mugimenduak… inkontzientearen hizkuntza dira; izan ere, inkontziente horretan bizi da gure emozioen arloa eta, sarritan, hitzak ez dira heltzen bertara”, konpainiaren esanetan.
Hitzordua, igandean, urriak 7an, Leioako Kulturreko Auditoriumean., 18.00etan.