Nontzeberri

Emarock “Iragana, oraina eta gero” erakusketa Gernikan

Irailaren 14tik 30era aukera egongo da Gernikako Elai-Alai aretoan Emarock “Iragana, oraina eta geroa” erakusketa ikusteko.

“Ta zuk zenbat musika talde ezagutzen dituzu emakumeekin Euskal Herrian? Zergaitik horrenbeste emakume gutxi musika taldeetan?” planteatzen du elkarte honek.

Hala da. Euskal Herrian musika munduan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta gune bat ematea du xede Emarock egitasmoak.

Emarockeko elkartekide eta koordinatzaile den Saioa Cabañas argazkilariak Prest! Aldizkariari adierazi zionez, “emakumeen lana ikusgai egitea da Emarocken helburua”.
Izan ere, elkartea abiatzeko ideia duela urtebete inguru bururatu zitzaion Cabañasi bere estreinako erakusketa paratu zuenean Eibarreko Karrika tabernan. “Nesken hainbat argazki nituela eta emakumeen erakusketa bat egin nezakeela konturatu nintzen”. Era berean, bertoko emakumezko musikari asko ez daudela jabetu zen. “Musika arloa hankamotz dago. Emakume gehienak abeslariak dira”.

Elkarteak Euskal Herri osoko emakumeak ari dira lanean lantalde txikia izan arren, dena dela partaidetza handiena musikariena da. “Euren lana ezinbestekoa da proiektua aurrera atera dadin eta jarraipena izan dezan”.

Exit mobile version