Gaur, FAS Zineklubak La Novia Del Desierto filma eskainiko du. Cecilia Atanek (Buenos Aires, 1978) eta Valeria Pivatok (Buenos Aires, 1973) ahaleginak batu eta lehen film luzea apailatu zuten, 2017ko Cannes jaialdian aurkezteko. Horretaz gain, Miren Mujikaren Shell Phone film laburra ere eskainiko da. Gaurko saioa, Mugarik gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean bideratuko da.
Basamortu batek eta bi pertsonaiak osatzen dute lan instimista eta fin hau, eta harridura eta zirrara eragiten ditu. Paulina Garciak (Teresa) pertsonaia heldu bat ageri du, bere konfort egoeratik ateratzen dena, eta bere burua berriz asmatzera beharturik egongo da. San Juango basamortua (Argentinako probintzia) Teresaren tranpa eta gordeleku bihurtuko da “inorantz ez doan bide horretan”. Kontrapuntua herriz herri dabilen saltzaileak ipiniko du, era samurrean.
Emantzipazio pertsonalaren kantua da filma, uneka agertzen diren betetasunezko uneei begirako lana.