Nontzeberri

Emakumezko musikarien kontzertuak “Gure Ahotsak” zikloan

Datorren urtean, martxoaren 1etik 9ra,  Donostiako Gure Ahotsak zikloak emakumezko musikarien bost kontzertu eramango ditu Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetara. Donostia Kulturak 2019an abiatu zuen ekimena eta datorrena 7. edizioa izango da. Eszenatokian Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira.

Egitaraua honela atondu da: Olatz Salvador (Victoria Eugenia Antzokia, martxoak 1); Travis Birds (Antzoki Zaharra, martxoak 2); Amaia Miranda (Victoria Eugenia Club, martxoak 6); Ginebras (Victoria Eugenia, martxoak 7); eta Tulsa (Antzoki Zaharra, martxoak 9).

Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den zikloak. Artista zerrenda luzea igaro da Gure Ahotsak-eko oholtzatik: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Maite Larburu, Idoia, Neomak, Merina Gris, Laura Sam, Queralt Lahoz…

Exit mobile version