Nontzeberri

“Emakumezko idazleak zineman” zikloaren azken emanaldia

Nafarroako Liburutegiak eta Nafarroako Filmotekak Emakumezko idazleak zineman izeneko zikloa abiatu dute hil honetan.

Guztira hiru titulu ondu dituzte urriaren hiru astetan. Lehen saioa urriaren 7an izan zen Clara Campoamor, la mujer olvidada, Laura Mañák zuzendutako fikziozko film luzearekin. Hurrengo saioa, Azucena Rodríguez zuzendariak garai guztietako espainiar nobelagile garrantzitsuenetako bati buruzkoa izan zen: Almudena Grandes.

Gaur berton, Sergio Crespok zuzendutako Los mundos de Zenobia dokumentalak agur esango dio zikloari. Zenobia Camprubí itzultzaile eta idazlearen (Juan Ramon Jiménez Nobel Sariaren emaztea) bizitzari eta obrari errepaso egiten dio dokumental berezi horrek.

Exit mobile version