Urtarrilaren 23, 24, 30 eta 31etan, Gasteizko Judimendi gizarte etxean, Emakumeontzako clownak lantegia egingo da, Oihulari Klown antzerki-taldeko zuzendaria den Virginia Imazen eskutik.
Virginia Imaz pailazo profesionala da, eta clown eta mozorro antzerkiko formazioa du. Berak eman ditu lantegiaren nondik norakoak: “Lantegi hau clown antzerkiaren kodea ikasten hasi nahi duten emakumeontzat zein zerbait dakiten eta gehiago sakondu nahi dutenontzat da. Horretarako, emakume horiek guztiok norberaren komikotasuna bilatzeko bidaiari ekingo diote. Lantegiak sexu-genero eraikuntzarekin lotutako zentsura desaktibatu nahi du jolasen bidez”
Baina lantegiaren baitan clowna zer den ikasiko da, baina batez ere, ondo pasatuz, “lantegiak batez ere ondo pasatzea eta nork bere buruaz barre egitea du helburu, eta, horrez gain, umorearen bidez jabekuntzarako baliabide gehiago lortuko ditugu”.
Izena emateko epea bihar bertan amaitzen da, hortaz, arin ibili!
Informazioa jasotzeko eta izena emateko: vitoria-gasteiz.org