Nontzeberri

“Emakumeok!” zikloaren barruan, emakumezko musikariak protagonista

Gaur, urtarrilaren 25ean, Emakumeok! zikloari hasiera emango diote Bilboko BBK Aretoan, eta Sarah McKenzie-k, urteko Jazz onenaren eta Australian argitaratutako ahotsezko Jazz disko onenaren ARIA saridunak kontzertua eskainiko du.

Australian jaioa, bere diskoei esker urteko Jazz onenaren eta Australian argitaratutako ahotsezko Jazz disko onenaren ARIA sariduna izatea lortu du. Haren musika gogo handiz jaso dute mundu osoan bai entzuleek, bai kritikariek. Sarah abeslariak nazioarteko jazzaldietan parte hartu du, mundu osoko izen handiko klubetan jotzen ibili da eta bere konposizioak Bostoneko Symphony Hall aretoan aurkeztu ditu, Boston Pops Orchestra ospetsuarekin batera.

Emakumeok! zikloaren baitan honako artistek ere hartuko dute parte: Jacqui McShee britainiar kantaria (otsailaren 8an), Rosana (otsailaren 22an), Luz Casal (martxoaren 15ean), eta Lizz Wright (martxoaren 23an).

Exit mobile version