Nontzeberri

Emakumeen lan grafikoei buruzko erakusketa, Eibarren

Bederatzi emakumek euren lanak paratu dituzte ikusgai Eibarko Portalean, Grafikak izenburupean. Erakusketa zabalik izango da hilaren 30era arte.

Eluska Zabalo , Asun del Pozo, Kontxesi Vicente Isiegas, Julia Matute, Araitz Urbeltz, Izaskun Alvarez Gainza, Izibene Oñederra, Ana Goikoetxea eta Esti García Agirre artisten lanak biltzen dira erakusketan.

Emakume horien lanak askotarikoak dira, izan ere, hainbat teknikaren bitartez eginiko lanak dira: serigrafiak, litografiak, fotograbatuak, akuaforteak…

Aniztasun horren seinale da Grafikak izenburua, pluralean, izan ere, lanok arlo grafikoa hartzen dute ia bere osotasunean.

Exit mobile version