Nontzeberri

Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketa

XPrest! AUX. II. edizio hau urriaren 18tik 19ra egingo da BBK Aretoan. Edozein pertsona edo taldek aurkeztutako lanek hartu ahal izango dute parte, aldez aurretik izena online emanez, www.zinemakumeak.org/xprest webgunean. Lanok emakume batek edo gehiagok zuzenduta egon behar dira.

Film laburren gaia urriaren 18ko 12:00etan emango da, meeting point gisa egokituko den BBK Aretoko auditorium eta espazioan. Lanak urriaren 19an emango dira toki berean, 17:00tatik 17:30etara.

Film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere, 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta DV PAL (720×576) edo codec H.264 formatuan emango dira, ahal dela USB memorian.

Film labur guztietan, ondo ikusi beharko da AUX aldizkariaren ale bat. Antolakuntzak parte-hartzaileen esku jarriko ditu horretarako behar dituzten ale guztiak. Film labur bakarra aurkeztu ahal izango da.

Aurtengo edizioaren itxiera-ekitaldia urriaren 19an izango da, 20:30etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Bertan, aurkeztutako film labur guztiak proiektatuko dira, eta sariak banatuko dira.

Sariak hauek dira: Fundación Autor SGAE saria, 500 euro; XPrest! AUX. saria, 300 euro; AUX-Bistró saria, talde osorako afari berezi Bistró Guggenheim-ean.

Exit mobile version