Nontzeberri

“Emakumearen natura” argazki-erakusketa, Deustun

Deustuko Estudios A Tu Aire galerian, Emakumearen natura izeneko argazki-erakusketa kolektibo dago ikusgai; 16 argazkiz osatua, emakumearen eta naturaren arteko lotura du ardatz. Ekimena Miradas de Mujer Festibalaren barruan kokatzen da.

Emakumezko argazkilariak ondokoak dira: Virginia Aristegui Artiach, Kristina Santamaria Lizundia, Victoria Fernández-Oruña Fernández-Escalante,Lucía Granado, Adirane Azkuenaga, Ana Nieto, María Lawliet, Estitxu Ibarrondo Arakistain, Mónica Grimal Lledó, Tania Payó Barrenetxea, Cristina Abad Galdos, Ziortza Santisteban Yuste, Naiara Gallego Berrotaran, Tania Pereiro Amez, Vanesa (Argazki Mahatu) eta Eli Ferreira.

Erakusketaren antolatzaileen arabera, bildutako argazkien sentsibilitatea azpimarragarria da: “naturaren ideiaren gaineko hainbat ikuspegi jasotzen ditu malgutasunez”. Horrekin batera, emakumeek argazkigintzan duten jarrera aktiboaren isla ere izan nahi du.

Erakusketa horrekin batera, jarduera paralelo bat ere ondu dute: martxoaren 16tik 31ra bitarte zabalik izango den Arteari begiradak bigarren erakusketa bat. Horretan ere 13 emakume-artistek parte hartuko dute, eta pinturak, marrazkiak eta ilustrazioak erakutsiko dituzte.

Bigarren erakusketa paralelo horren zerrenda emakume hauek osatuko dute: Idoia Carramiñana Miranda, Naroa Gutiérrez Gil, Teresa Nuño Vevi, Piedad Ortiz de Urbina Bermejo, Marisa López Moreno, Maite Barrenechea González, La Trini, Carmen Ortiz de Urbina Bermejo, Nieves Córdoba Muñoz, Eider Agüero López, Inge Rodríguez Madariaga, Alejandra González de Echávarri Romero eta Clara González-Buenos.

Exit mobile version