Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesarekin, Emakumeak eskenan 2014 VIII. Antzerki Zirkuituaren aurkezpen ofiziala egin zen atzo. Besarkada Talde Amateurren Federazioak antolatua, konpainia parte-hartzaileak, beraien obrak aurkeztu eta ikuskizunen egutegia plazaratu zuten atzoko prentsaurrekoan.
Aurten zortzigarren edizioa izango da. Zortzigarrena, hala ere, ez omen da ezer antolatzaileentzat eta “guk nahiago dugu ozenki esan, gehiago nahi dugula, infinitua baino urrinago iritsi arte”.
“Besarkada osatzen dugun emakumeak indarrez beteta aurkitzen garela, eskenatokiak zapaltzen jarraitzeko gogo ikaragarriak ditugula eta publikoa harritzeko mila modu aurkitzeko gai garela adierazi nahi dugu. Eta hala datozela urteak eta urteak”
Emakumeak eszenan zirkuitua hil honetan hasiko da eta abendura arte iraungo du, eta Arrigorriaga, Gernika-Lumo, Sestao, Bilbo, Erandio, Muskiz eta Getxo bisitatuko ditu ekimenak.
Guztira, zazpi konpainia eta beste horrenbeste antzezlan egongo dira ikusgai aipaturiko herrietan. Hala, Usansoloko Aztiak konpainiak Vidente por accidente lana eskainiko du; Arrigorriagako Hamaika taldeak, A destiempo lana; Bilboko Luna Llena konpainiak, Amigas… ¿para siempre?; Bilboko Totum taldeak, Pensar en alto; eta Burbujas taldeak, Punto Medio eszenaratuko du.
Beste aldetik, Muskizeko Juego de Damas-ek El Refugio egingo du eta Sestaoko Entre Mujeres-ek Reserva Comanche izeneko lana.