Nontzeberri

Emakumea ikusgai izateko estrategiak

Troconiz Fundazioaren ekimenetik abiatuta, joan den azaroaren 25ean, Arte y Mujer Vascos en su entorno profesional ekitaldien barruan, emakumea ikusgai izateko estrategiak eta ekintzak gauzatu behar direla ondorioztatu zen. Arlo horretako arazoak, mehatxuak eta ahuleziak aztertu ziren. Ekintza hauek  zehazteko asmoz bigarren topaketa bat antolatu zen EHUko Arte Ederretako Fakultatean, abenduaren 5ean. Topaketa honetan kolektibo desberdinen lanak aztertu ziren, eta indarrak batzeko beharraren garrantzia azpimarratu zen. Handik, abiapuntu izango den plataforma bat sortu zen, Plataforma Con A izenarekin.

Beste aldetik, www.wiki-historias.org -en egindako sarea aprobetxatu da komunikatzeko, proiektuak garatzeko eta ikusgai jartzeko.
Era berean, beste elkarteekin elkarlana bultzatuko da, adibidez MAV-ekin (Mujeres en las Artes Visuales).

Eta hala, hurrengo urtarrilaren 28an, larunbata, topaketa-bazkari bat antolatu Donostian, plataforma honetan parte hartu nahi duten guztiekin kultura arloan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren eta lan duintasunaren alde.

Exit mobile version