Nontzeberri

Emakume migratzaileek Bilbori egindako ekarpena

Udalak, “Bilboko emakume etorkinen” Sarien V. edizioko sari-banaketa egin du. Bilbon bizi diren atzerritar jatorriko zazpi emakumek jaso dute sari hori, “uriko bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalari egindako ekarpen garrantzitsuagatik”, Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak adierazi duen bezala.

Oraingo honetan, 20 hautagaitza aurkeztu dira eta Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak, Milagros Acea Inmigrazioko Tokiko Kontseiluko bigarren presidenteordeak eta Norma Vazquez Sortzen Aholkularitzako zuzendariak osatutako epaimahaiak egindako balorazioaren ondoren, honako hauek izan dira sei kategorietarako hautatutako zazpi emakumeak:

Bere hitzaldian, zinegotziak emakume finalistak zoriondu ditu aintzatespen horiek lortzeagatik, eta, gainera, balioa eman dio Bilbo, Kulturarteko Hiria eraikitzeko lanean egiten duten lanari: “beharrezkoa eta garrantzitsua da emakumeak, emakume guzti-guztiak, eta baita hainbat lekutatik -motxila batekin, ibilbide pertsonal eta profesional desberdinekin- iritsi zareten guztiak ere, ikusaraztea eta gu horretan bat gatoz;  … eta zuen ekarpena erabakigarria delako gure uriaren orainean eta etorkizunean.”

Exit mobile version