Bilboko Marzana galerian, Elssie Ansareo (Mexiko DF, 1979) argazkilariaren lanak daude ikusgai: Las Catástrofes Elementales II eta El Nudo. Erakusketa zabalik egongo da irailaren 11ra arte.
Mexikarrak zuri-beltzaren aldeko hautu nabarmena egiten du bere lanetan. Argazkilariaren hitzetan, zuri-beltzak abstrakzio puntu bat dauka, eta alde abstraktu hori asko interesatzen zaio. Artisau-moduan aritzen da argazkiekin: berak errebelatzen ditu, eta formatu ertainak erabiltzen ditu. Ansareok asko zaintzen du errebelatua, laborategiko lana asko gustatzen baitzaio.
Harremanak jorratzen ditu sarritan bere obran. Hala, bere argazkietan gizakiak ageri dira, elkarri lotuta, silueta biluzien antzera.
Ansareok Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPVn, eta hainbat erakusketa egin ditu. Aurten, esaterako, Azkuna Zentroan ere izan da bere lanak erakusten.
Informazio gehiago: espaciomarzana.com.