Ateneon, Elorrioko musikari eta musikazaleek sortutako ekimena da, eta bertan kontzertu ederrak antolatzen dituzte. Gaur ekingo diote denboraldi berriari, azaroak 16, eta bertan duzue zertaz gozatu, izan ere, EzEzEz eta Silitia taldeek kontzertua eskainiko dute.
EzEzEz taldearen sorrera hauxe izan da: 2021. urtean Unai Madariagak bakarlari lez aurkeztu zuen The living and dying of a man diskoa. Aurten, bilbotarraren doinu akustiko eta gordinei laukote (Eneko Ajangiz gitarra, teklatuak eta bestelako soinudun makinak, Alvaro Olaetxea bateria eta Mikel Irigoyen baxua musikariekin batera) bezala eman diote jarraipena proiektuari, EzEzEz izenpean. Formatu akustikotik aldendu eta gitarra distortsionatuagoak sartu dituzte. Beren azken lana When I Think Something Is Funny I Smile izeneko diskoa da, hainbat plataformatan entzungai duzuena.
Aurreko taldearekin batera Silitia arituko da. Lekeitio eta Bilboko gazte bik osaturiko proiektua dugu Silitia. Beraien musika estiloa sailkaezina da. Izan ere, genero desberdinetatik edaten dute proiektuari identitate pertsonal bat emanez.
Gogoan hartu, Elorrioko Ateneon aretoan, gaur, abenduak 16, 22:30ean hasita.
