Nontzeberri

Elorrion “Denentzako etxeak” dokumentala

Hilero, Elorrion, dokumentala pantailaratzen dute. Urte berri honetan egingo den lehen saioa gaur bertan izango da, urtarrilak 8, 19:30ean, Iturri Kultur Etxean eta dohainik. Ikusi ahalko den lanak Denentzako etxeak du titulua.

AEBetan burbuila inmobiliarioa lehertu eta segituan, gauza bera gertatu zen Espainian. Kreditu politika bigunegiak eta beste faktore batzuek, etxebizitzen eraikin neurriz kanpokoa eragin zuten.

Lan honetan, Gereon Wetzelek absurdoz beteriko mundu batera eroango gaitu. 30.000 pisu hutsik zaintzen dituen zaindaria; urbanizatu berri dagoen zonalde batean paseoan dabilen ardi taldea, hiri fantasma batean ibiltzen ari den kotxe bateko gidariak,…

Zuzendariak burbuila inmobiliarioaren irudiak topatu ditu, eta hau guztia ulergaitz bilakatu duen krisialdiaren irudiak ere bildu ditu Denentzako etxeak dokumentalean.

Exit mobile version