Nontzeberri

Elorrioko “Hileko dokumentala” saioan, Greziako faxismoa hizpide

Håvard Bustnes zuzendariaren Golden Dawn Girls (Egunsenti Urrekarako neskak) izeneko lana pantailaratuko dute Elorrion egiten den Hileko dokumentala saioaren barruan. Hitzordua gaur berton izango da, Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.

Zer gertatu da Grezian? galdetzen dio ozen bere buruari Håvard Bustnes zinemagileak dokumental ikaragarri honen hasieran. Azken urteetan hondartza eguzkitsuen eta jende adiskidetsuaren irudia ilundu diote nazismotik gertuko ideologia politikoek. Egunsenti Urrekara alderdian, 2012ko hauteskundeetan Greziako Legebiltzarrean 21 jesarleku lortu zituenean, gauzatzen dira pentsamoldeok.
Ageriko alderdikide batzuk espetxeratuak izatean, hauen emazteek -Nikos Michaloliakosen alaba tartean- aurrerapausoa eman eta espetxeratuen mezua zabaltzen jarraitzen dute. Emakume hauek guztiek nahiko eskarmentua dute diskurtso ofizialaren zirrikituak saihestu eta elkarrizketetan nahi duten bezala gelditzeko. Baina nahasmenduzko une batean zuzendariak kamera hartu eta korrika alde eginda,  alderdi neonaziarentzako larriak gertatuko diren irudiak grabatzea lortzen du. Grabazio horiez eta artxiboko irudiez osatzen denak ez dio zalantzarik uzten alderdiaren izaera ustelari, eta gero eta argiagoa den errealitatearen eta erakutsi nahi duen irudiaren artean dagoen amildegia erakusten du.

Exit mobile version