Elorrioko Iturrizoro Elkarteak aire zabaleko pintura lehiaketa antolatu du. Azaroaren 17an izango den ekimen honetarako, obrarekin batera gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira partaidearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Obraren izenburua koadroaren atzealdean zein gutun-azalean idatziko da.
Goizeko 09:00-10:00ak bitartean emango da izena Iturri Kultur Etxean. Oihalak zein paperak orduan zigilatuko dira. Lanak entregatzeko epea 14:30ean amaituko da.
Aurkeztutako obrak azaroaren 19tik 30era, 09:00-22:00 bitartean Kultur Etxeko erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai. Sari banaketa, lehiaketa egunean bertan egingo da, 18:00ak aldera.
Sariak: 600 €, 400 € eta 300 €. Herriko onenak ere 150 € izango du. Hau, lehen hiruren artean egonez gero, saria antolatzaileen esku geldituko da.
Xehetasun gehiago jaki nahi izanez gero, sartu Elorrioko webgunean.