Nontzeberri

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioa bidean da

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta betiko helburua izango du: haur eta gazteengan irakurtzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea. Lehiaketaren ibilbide osoan, milaka haur eta gaztek hartu dute parte , eta beti ere, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Aurten, Esti Vivancok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alex Orbek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komikiaren atalean, ordea, gazteek bi aukera izango dituzte: batetik, Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea eta bestetik, beronen gaia mantenduz (txango bat), komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak beraien aldizkariko harpidetzarekin eta opari sorpresa batekin sarituko du parte-hartzea.

Ipuinak, ilustrazioak eta komikiak entregatzeko azken eguna apirilaren 20a izango da.

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamabosgarren ediziorako oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version