Elkar argitaratzaileak abendura bitarte plazaratuko dituen nobedadeen artean hiru aipatuko ditugu oraingoan: Xabi San Sebastian Band-en Erraiak lana; Gozategi taldearen 1992-2012 All Stars bilduma; eta, azkenik, Oskarbiren Xirimiri.
Hogei urteko ibilbidean gehien entzun diren hamahiru kantuekin ondu du Gozategik All Stars bilduma, zein joan den astean aurkeztua izan zen. Taldeak 1994. urtean argitaratu zuen bere lehendabiziko maketa, tartean, Nor nori nork ezaguna. Hogei urteko ibilbide horretan sei disko argitaratu dituzte gipuzkoarrek.
Bestalde, hogeita hamar urtez Euskal Herriko musika panoramatik kanpo egon ostean, agertokietara itzuli da Oskarbi taldea Xirimiri diskoa berria dela medio. Ez Dok Amairu mugimenduko kide izan ziren, eta Bitoriano Gandiaga poetarekin edo Jorge Oteiza eskultorearekin lan egin zuten.
Egungo kideak Maite Aizkorreta, Beronik Ondikola, Bakartxo Maritxalar, Jose Luis Treku, Iñaki Maritxalar eta Carlos Ruiz dira. Hamahiru doinu berri bildu dituzte Xirimiri honetan.
Azkenik, XabiSansebastian Band izen bereko musikari donostiarraren azken egitasmoa da. Erraiak diskoan, gitarra riff sendoak, perkusio tribalak, eta erritmo itsaskor eta dantzagarriak bildu ditu. Beheko bidean Katamotza diskoaren lehen kantuaren klipa txertatu dugu:
