Nontzeberri

Elkano Browning Cream biran

Mikel Azpiroz (Parafünk, Fermin Muguruza…) musikari donostiarrak zuzentzen duen Elkano Browning Cream egitasmoak 2 (Mamusik, 2.010) izenburuko lana argitaratu berri du eta lan hori zuzenean aurkezteko bira zabala atondu du.

Hala, gaur bertan Bilboko Kafe Antzokian izango da; bihar San Agustinen, Azpeitia; eta etzi Le Bukowskin, Donostia. Apirilaren 5ean, halaber, Iruñeko Subsuleon izango da. Eta gero, Bartzelona, Madril, Cadiz, Sevilla, Oporto…

Azpirozen proiektu hau hammond teklatuaren inguruan ardazten da, “bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian”.

Musikari euskaldunarekin batera Franck Mantegari bateria jotzaile frantziarra (Alpha Blondy, Saint Germain, Massive Attack…) izango da. Baita Matt Harding gitarra jotzaile eta abeslari iparamerikarra. Hardingek John Lee Hooker eta Taj Mahal blues gitarra jotzaile mitikoen laudorioak jaso ditu.

Kantu batzuen bideo interesgarriak ikus eta entzun daitezke hemen.

Exit mobile version